top of page

DEBA

Gipuzkoako kostaldean, Mutriku ta Zumaiaren artean dago Deba.  Hiru herriok Euskal Kostaldeko Geoparkea osatzen dute. Itsasoaren ertzean dagoen hiriguneaz gain, liluraz beteriko hainbat nekazal auzo ditu, horren adibide dira ItziarLastur eta Elorriaga. Eta hori guztia, paisaiek itsasoaren urdinaren eta mendien etengabeko berdearen arteko fusio bikaina osatzen duten inguru natural ezin ederragoan. 

 

Geoparkea 

Euskal Kostaldeko Geoparkea DEBA, MUTRIKU eta ZUMAIAko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua.

Lehen begiratuan, itsasertzetik barrurantz, bata bestearen atzetik dauden zelai eta basoak nabarmentzen dira. Baina beti gertatzen den bezala, benetako edertasuna barnealdean dago, eta leku honen interes benetakoa erraietan aurkituko dugu. Geologia da paisaia honetako egiazko protagonista, Lurraren historiako pasarte zirraragarrienak gordetzen baititu.

2010az geroztik, Euskal Kostaldeko Geoparkea Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da. Eta 2015eko azaroan, UNESCOren Munduko Geoparke izendapena eskuratu zuen, balio bereziko toki eta paisaia geologikoen garrantzia azpimarratzen duen izena.

Hondartzak

Debak bi hondartza eder ditu ia hirigunean bertan. Biek, Santiagokoak eta Laparikoak, ISO 14.001 ziurtagiria dute.

Baina Deba zerbaitetaz harro baldin badago, pasealekuei, lorategiei eta parkeei eskainitako lekuaz da: hiriaren azalera osoaren ia herena. Horren adibide bikaina Calbeton zumardia da, 2 hektarea hartzen dituen zuhaitzez eta lorategiz beteriko leku ederra, haurren eta nagusien jolasleku.

Debako flyscha

Debako kostaldea mundu osoko interesgarrienetakoa da, bertan ematen diren fenomeno geologikoen eta elementu biologikoen aberastasuna dela eta. Biotopo babestua izendatua dago eta Euskal Kostaldeko Geoparkearen zati ikusgarrienetakoa da.

Bertan, flysch formazio ikusgarriak daude, Mendata eta Sakoneta inguruetan batez ere. Flysch izenekoak itsasoaren higadurak geruza gogorretan eta bigunetan sortzen dituen fenomenoak dira. Harkaitzak ehundaka metro sartzen dira uretan, saihets gune handi gisa, eta ikuskizun bikaina eskaintzen dute marea behean dagoenean.

Kostaldean  zehar  hondartza  eta kala ezkutuak ikusten dira, batzuk hondarrezkoak, besteak uharrizkoak; benetako paradisua, naturaz, bakardadeaz, lasaitasunaz… gozatu nahi duen ororentzat.

Itsaslabarren gainean, itsasoari begira, Elorriaga eta Itsaspe auzo txikiak eta Santa Katalinako begiratokia daude, Kantaurialde osoko talaia ederrenetakoa. Horien oinetan, itsaslabarraren gainean sugea balitz bezala doan errepide nazionalak mendia bitan banatzen du, eta “La Hilandera” eta “La Salve” izeneko begiratoki panoramikoetan gelditzeko gonbidapena luzatzen digu. Benetan merezi du bidean geldialditxo bat egitea: kostaldearen ikuspegia ikusgarria da.

 

Taberna askok wifi eskaintzen dute. Guri gehien gustatzen zaizkigunak Zalburdi, Aterpe, Izenbe eta Seven Clovers dira

GURE JATETXERIK GUSTOKOENAK DEBAN:

CALBETÓN, Hondartza kalean, errepidearen ondoan zumardiaren aurrean. Eguneroko menua 38,50 €. Plater konbinatuak oso onak merkeago 15-20 €.

IZENBE, Udaletxearen aurrean, tortillarik onenak eta menu labur bat.

 

ZALBURDI, tren geltokiaren aurrean terraza eta menua kartatik eskaintzen ditu. Baita hainbat telebista pantalla kirola ikusteko.

URBERU SAGARDOTEGIA, gure etxetik 10 km.tara Zumaiara bidean. Asteburu ta jai egunetan irikita, udaran egunero. Txuleta berezia eskatzea gomendatzen dizugu eta taldean partekatu. Menua 35 € inguru.

Surfista.jpg
Debako hondartza.jpg
Debako itxasoa.jpg
Kaia.JPG
Debako Udaletxea.JPG
First line.jpg
Kolunpioak.JPG
Txalupak.JPG
Kioskoa.JPG
Tren geltokia.JPG
Eliza ta iturria.JPG
Eleiz ataria.JPG
Etxe berdea N-634.jpg
DSC_0578.JPG
SanRoke07.jpg
Hemen gaituzu

 

kalebarren@gmail.com

Tel: +34 696 40 30 96

Helbidea

 

Astillero, 21 - 3 C
20820 Deba
Basque Country

Onartzen ditugu

Dirutan etxean sartzean

bottom of page