Inguruetan zer ikusi
Euskadin jatea ez da oinarrizko premia bat asetzea bakarrik. Gastronomia euskaldunen eguneroko bizitzako elementua da; izan ere, mahaiaren inguruan eztabaidatzen, adosten eta sendotzen dira harremanak. Bisitariak eskaintza zabal bezain atsegina izango du aukeran: tradiziozko sukaldaritza bikaina, kalitate handiko produktuak oinarri dituena, edo egile-sukaldaritza berritzailea, gure mugak gainditu dituena. Eskaintza zabala aukeratu ahal izateko eta ezinbestean hautatzeko. Donostia da munduan metro karratuko Michelin izarren dentsitate handiena duen hiria. Alabaina, Euskadin beste hainbat aukera ere bada dastamena goxatzeko, entzute handiko jatetxeetan nahiz beste xumeago batzuetan.
Hemen dituzu guretzako 10 bisitarik onenak:


Flysch Sakonetan
Etxetik kotxez 20 minututara. Gero 15 minutu oinez.
Oinetako erosoekin itxas beheran heltzea gomendatzen dizugu . Beste aukera bat Debako portutik itxasontzian atera ta uretatik flyscha ikusi.
CHILLIDA LEKU
Etxetik kotxez 20 minututara, Hernanin, Eduardo Chillidaren eskultura ta lanak zelai irekian eta baserri baten ikusgai.
2021eko Tiqets-en Remarkable Venue Awards sarietan Espainiako Museorik Oneneko kategorian saridungai izendatua


Ekain kobazuloa
Etxetik kotxez 20 minututara Zestoako udalerrian kokatuta, euskal kostaldean eta Donostiatik gertu, bikotekiadearekin, familian edo taldean izan, Ekainberrik asteburu baterako plan bikaina eskaintzen dio bisitariari. Ekainberriko bisita guztiak gidatuak dira, beraz, aldez aurretik erreserba bat egitea gomendatzen dizuegu.C.)
Dolmenen Ibilbidea
Debatik 20 Km.tara Soraluze herritik Karakate gainera igota.
IBILBIDEA (PR-GI 94)
Karakate eta Iturriberri arteko 11 km-ko ibilbide zoragarria, 19 dolmen ezagutzeko aukerarekin


ARANTZAZU
Debatik 45 minututara Oñati herritik igota.
Arantzazuko Santutegiaren arkitektura modernoak liluratuko zaitu (Sáenz de Oiza, Oteiza, Chillida, Muñoz eta Basterretxea artista ospetsuen lanak), eta inguru naturalak ere bai.
Guggenheim Museoa
Debatik kotxez 45 minututara Bilbo hirian Frank Gehry arkitektoaren diseinu ikusgarria duen eraikina.


Urkizahar txakolin ekologikoa
Debatik 45 minututara Beizaman Gipuzkoaren bihotzean.
Urkizahar txakolin ekologikoa mikro-mahasti kontzeptuan oinarritzen da, Gipuzkoako mendi nekazaritza berpiztu eta ekosistemarekin konpromezu etiko bat berreskuratu eta sustatzeko. Jatetxerik onenetan ardo oso preziatua.
Haizearen orrazia
Debatik 35 minututara Donostiako badiaren mendebaldean, Eduardo Chillidaren burdinazko eskulturak itxasoan.


Gaztelugatxe
Debatik 45 minututara Bermeotik gertuan.
"Uhinaldiaren aurkako harrizko gotorlekua”
Euskal kostaldeko toki gutxik gordetzen dute Gaztelugatxeko arrokak adina magia. Ehun urtetik gorako baselizaren kokapen abantailatsuak, Kantauri itsasoari aurre egiten baitio, naturaren indarrarekin, historiarekin eta tradizioarekin bat egiten du.
ALBAOLA, Itxas kultur faktoria
Debatik 40 minututara, Pasaian.
Zatoz Faktoriara, nabigatu historian zehar eta bizi euskal itsas abentura. Pasaian eraikitako San Juan baleontzia, Euskal Herritik Ternuara joaten ziren zama-ontzi transozeanikoen adibide bat da. Euskal ontzigintza industriaren garrantziaren ikur hau Kanadako Ipar Atlantiar kostaldean, Red Bay-n, hondoratu zen 1565ean.
