
ERRESERBAK - MOMENTUZ EZ DAGO ESKURAGAI
Mesedez galdetu jabeari erabilgarritasunagatik, zenbat izango zareten esanaz eta zuen egonaldiaren datak azalduz, prezioak ezagutzeko. Taulako prezioak bi pertsonaren okupazioari dagozkio. Gehiago bazarete gehitu gaueko 15 € bakoitzeko.
Sarrerarako ordutegia 13:00-18:00. Azken egunean irteerarakoak 08:00-11:00
16 urtetik gorako bezero guztiak indarrean dagoen NAN edo Pasaporteaz identifikatu behar dugu heltzean.
GUTXIENEKO EGONALDIA
Uztaila ta Abuztuan (Uztailak 2tik - Irailak 2ra): Aste osoa Larunbatetik Larunbatera
Bestelako egunetan gutxieneko egonaldia 4 gauekoa da.
Jabeak azken eguneko garbiketa sakona profesionalekin kontratatuko du 60 €gatik. Guztiaren ordainketa heltzean kontratua sinatzearekin batera egingo da.
Kontsumoak (argi indarra, gasa, ura, internet wifi, zergak...), azkeneko garbiketarena izan ezik, prezioan sartuta daude; baita izarak, mantak, toallak eta sukaldeko zapiak (denak 60º C tan garbituak).
ERRESERBARAKO FIDANTZA: 150 €ko fidantza ordainduko da dirutan edo jabearen kontura bidalita. Fidantzarekin erreserba zihurtatzen da eta jabearen esku gordeko da azken egunera arte. Ohizko den bezala inongo kalterik suertatu ez balitz fidantza hori berreskuratuko du bidaiariak, eta kalterik balego bidaiariak erantzun beharko luke kalte ordainaren baliora arte.
PAYPAL bdez ere onartzen ditugu ordainketak, gasturik onartu gabe.